2017/03/20

MARTXOAK 8


     Emakumeen egoera zientzia-eremuan oraindik ez da gizonen parekoa. Ikertzaile gazteen artean gizon baino emakume gehiago dauden arren, doktoretzaren ondorengoko urtetan ehunekoak aldatu egiten dira, emakumeeek ikertzaile-ibilbidea utzi egiten baitute.  Ibilbide horretan aurrera agin ahala, are eta emakume gutxiago daude eta gizon gehiago.

     Berdintasuna lortzeko bidean, ezinbestekoa da zientzia gizonen kontua dela dioen estereotipoa apurtzea eta ereduak eskaintzea.  

     Helburu horrekin, aurten "Martxoak 8"-aren egunean "Emakume Asmatzaileak" gaian aritu gara Jose Etxegaraiko lagunak eta hona hemen egindakoaren bideotxoren bat. 


Mariaenea- Basauri elkarteak utzitako "Emakume Asmatzaileak" erakusketa. 

MILA ESKER MARIAENEA ELKARTEARI! 

1 comentario: