2017/11/21

2017-18 IKASTURTEA

         2017-18 ikasturtea hasi gara eta Jose Etxegaraiko behatokiko kideak lehenengo bilera orokorra egingo dugu. Hauxe da gure bileraren aurkezpena:


2017/05/19

kontsumo arduratsua

Hemen gaude 3.mailakoak gelan lantzen "kontsumoa arduratsua".Gero kalera joan ginen inkestak egitera.
Asko gustatu zitzaigun eta gauza berriak ikasi genituen. 

2016-17 IKASTURTEAN EGINDAKOA

Hau  da aurten egin duguna:



2017/03/20

MARTXOAK 8


     Emakumeen egoera zientzia-eremuan oraindik ez da gizonen parekoa. Ikertzaile gazteen artean gizon baino emakume gehiago dauden arren, doktoretzaren ondorengoko urtetan ehunekoak aldatu egiten dira, emakumeeek ikertzaile-ibilbidea utzi egiten baitute.  Ibilbide horretan aurrera agin ahala, are eta emakume gutxiago daude eta gizon gehiago.

     Berdintasuna lortzeko bidean, ezinbestekoa da zientzia gizonen kontua dela dioen estereotipoa apurtzea eta ereduak eskaintzea.  

     Helburu horrekin, aurten "Martxoak 8"-aren egunean "Emakume Asmatzaileak" gaian aritu gara Jose Etxegaraiko lagunak eta hona hemen egindakoaren bideotxoren bat. 


Mariaenea- Basauri elkarteak utzitako "Emakume Asmatzaileak" erakusketa. 

MILA ESKER MARIAENEA ELKARTEARI! 

2017/03/16

AGUR NEGUA

AGUR NEGUA ETA ONGI ETORRI UDABERRIA"





2016/12/07

EUSKERAREN EGUNA

 Basaurin ere Euskeraren eguna ospatu da. Leloa "Basauri euskeraren aterpea" izan da eta Solobarria plaza aterkinez bete dugu. Euskerarekiko konpromisuak, mezuak, desioak... adierazi ditugu eta aterkinak apaindu ditugu leloa osatzeko.

 ‘Basauri, euskararen aterpe’  


Hona hemen gure eskolan egindakoa, benetan lan ikusgarria!!!












2016/10/31

2016-17 Behatokiaren aurkezpena

Hauek dira tratatu ditugun gaiak:


2016/07/06

Eskolako baratzea

Kaixo guztiei!!!

Oporretan gaude denok... bai ondo! Baina, oporretan gauden bitartean eskolako baratzean landare pilo daude eta landare horiek fruitua ematen hasi dira: kipulak, tomateak, piperrak, urazak, kalabazinak... Familiek prestatu dute ortua eta ortu bertikala ilusio handiz eta benetan eder-ederra dago.

ONDO PASA OPORRAK

ETA


Egin klik argazki gainean argazki gehiago ikusteko!

BIDEOA

2016/04/07

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua


IKASLEAK AUKERATUTAKO PRINTZIPIOAK:


LH6A
LH6B
IHPn IZATEKO BALOREAK
ZINTZOTASUNA

ERRESPETUA


BIHOTZ ONEKOA IZATEA/ BONDAD

BARREGARRI  IZATEA/ SER GRACIOSO


LAGUNTASUNA


ALAITASUNA


EGIA BETI

HARREMANATZEA / SOCIABILIDAD

ESKU ZABALTASUNA
KOOPERAZIOA / SER COLABORADOR
ZINTZOTASUNA / HONRADO, BUENO


ERRESPETUA:Lagunekin ondo portatzea / RESPETO: portarse bien con los demás
ELKARTASUNA/ SOLIDARIDAD

ADOSTASUNA /CONCILIACION


LAGUNTASUNA/ AMISTAD
MAITASUNA / AMOR

ALAITASUNA /ALEGRIA


EGIA ESATEA / SINCERIDAD



ESKUZABALTASUNA / GENEROSIDAD


2016/03/18

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK EUSKERAZ

Inkestak egin ahal izateko, hemen duzue beharrezkoa den guztia:





1-   Ikasleek lotura honetan klik egin behar dute inkesta bete ahal izateko:

https://docs.google.com/a/joseetxegarai.net/forms/d/1lhdB6JXxZNltkjvIt5k5OYKfORMTWGDzAzh9gB-qfDU/viewform?c=0&w=1&usp=send_form


2- Ikasleen kodeak egiteko, hementxe duzue gakoa:

Etxegarai HLHI
JEG10L6 + GELA LETRA + IKASLE ZBKIA





3- Eranskinetan, tutoreentzako jarraibideak eta jardueren zerrenda bat.


4- Gogoan hartu, halaber, ahal dela apirilaren 15erako inkesta guztiek beteta egon beharko luketela.

2015/12/08

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua



1. JARDUERA: "Denon artean gelako baloreak adostu"

  • ESAN hitz batean edo bitan  zuen  USTEZ ZER esan nahi duen BOLORE hitza.
  • IDATZI banaka bi balore postik batean.
  • ADOSTU  launaka bost balore eta IDATZI postit batean. Postik hori horma-irudi batean.
  • AUKERATU denon artean gelako baloreak, gehienez jota hamar.
  • IDATZI BALORE horiek kartulina atean.

2. JARDUERA: Erantzun galdetegi hau eta bidali!

2015/11/26

Azaroak 25

Emakumeen aurkako indarkeria gure gizartean presente jarraitzen duen gaia da. Errealitate oso konplexua da eta mundu osoko emakumeei eragiten die, maila sozial, adin, arraza edo erlijio guztietakoak. Estatistiken arabera, genero indarkeria kasu gehienak 18 eta 40 urte bitarteko pertsonen artean ematen dira. Gai hau egunero ikusi ahal dezakegu teleberrietan, egunkarian, irratian, berrietan… eta kasu gehienetan gizona emakumeari hil egiten dio.
Non dago irtenbidea? Eskolak eta familiak zeregin handia daukate !
Begira ze jarrera daukaten mutil hauek eaten diotenean neskari zaplateko bat emoteko!

2015/11/23

116111 Zuek Esan


Aurten bost urte egiten ditu 116111 "Zuek esan" zerbitzuak.  
Gazteen arretarako zerbitzua da eta psikologian eta gizarte-hezkuntzan adituek eskaintzen dute zerbituzu hori: prebentzio-lanetan dihardute eta babesik gabe dauden adingabeak atzematen dituzte, dagokien babes-zerbitzura bideratzeko.

ZERTAN DATZA? Zerbitzua anonimoa eta doakoa da.

NORENTZAT DA 116111ZUEK ESAN ZERBITZUA? Euskal Autonomia Erkidegoko edozein haur edo neraberentzat, baita helduentzat ere, beren ingurunean haur edo neraberen bat babesik gabe dagoela dakitenean.